Gaur

12 04 2010

Gaur 2003ko otsailaren 20tik aurrerako egunak ditut buruan. Orduko tentsioak, beldurrak, ezinegonak eta burukominak. Orduko emozioak, malkoak, musuak eta besarkadak. Nekeak eta izerdiak. Amorrua, orduko amorrua datorkit burura. Inputatuek jasan duzuen basakeria datorkit batik bat burura.

Gaur urteotako pisua kendu dut, laino batean bezala nago, baina ezin ditut ahaztu urteotan auzipetuen alboan eta batik bat gure proiektuen alde egon diren guztiak. Nola ahaztu gure bidaide izan diren guztiak. Arriskuak arrisku, mehatxuak mehatxu, beldurrak beldur gurekin proiektuak sustatzen aritu direnak. Gurekin administrazio kontseiluetan egon direnak, sinadurak bota dituztenak eta gurekin borroka egin dutenak; gogor borrokatu dutenak.

Gaur emozioa gainezka dut, oraindik ez naiz gehiegi hausnartzeko gai, baina negar malkoak ateratzen zaizkit urteotan eman didazun babesa gogoratzen dudanean. Ikusten dudanean nire alboan izan zarela beti, baita lankideak kartzeleratu, inputatu eta leporaino zikindu ondoren haien lekua beste batzuok hartu behar genuela ulertu behar izan zenuenean ere. Kostata izanda ere, erraza ez izan arren beste ezeren gainetik hori jartzen utzi zenidalako, horregatik ere badut emozioa gaineka. Une zail horietan ere nirekin konpartitu nahi izan duzulako bizitza-proiektua, nirekin hazi nahi izan dituzulako umeak, nirekin amestu.

Gaur ez naiz gai hori baino askoz gehiago sentitzeko, baina bihartik bertatik hasita ez zaituztet zuek ahaztu nahi. Udalbiltza, Batasuna, 18/98….. Gure zain zaudete, eta ez dut ahaztu nahi. Ez litzateke bidezkoa.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: