Zoom in/zoom out

31 03 2010

Zoom in egin dut, eta bukatu gabeko lanak ikusten ditut. Buruko minak, nostaljiak, atzo egiteko utzi nuen zera hori. Eman gabeko eta jaso gabeko musuak, hanka sartzeak, buruhausteak eta arazoak ikusten ditut. Kamera gerturatzen dut eta bulegoa hankaz gora ikusten dut, paperak nahas-mahasean. Etxeko lanak egiteke, arropa zikina gainezka eta bazkaririk ez, gainera. Umea sukar pixka batekin, neska-laguna lanez gainezka eta lagunak urrun, denak urrun. Zoom in egin dut eta granoa hortxe-hortxe ikusten dut, zikin-zikin, nazkagarri.

Zoom out egitea erabaki dut, eta lanak ez daude hain berde. Atzo egiteke utzi nuena egin dezaket aurrerago, eta oporrak hortxe ditut, gain-gainean. Bulegoa bi minutun txukunduko dut, eta etxeko lanak egingo ditut, egingo ditugu. Eta ez baditugu egiten ere, ze arraio, ez da hain garrantzitsua. Super Amara eskura dut, bazkaria erosteko. Sukarra bi egunetan pasatzen zaio, normalean, umeari, neska lagunak ere zoom out egitea erabaki du eta lagun denak ere ez dira aste Santuan kanpoan izango. Eman gabeko musuak eman ditzaket, jaso gabekoak jaso.  Zoom out egin dut eta granoa urrun ikusten dut, oso urrun; apenas ikusten den.

Zoom in eta zoom out. Zuk jarri ahal duzu objetiboa nahi duzun moduan, zure esku dago.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: