Ume kontuak

30 03 2010

Batzuen ustez, askoren ustez oraindik, “gaizki ohitzea da”. Nire ustez, kontrakoa. Batzuentzat, askorentzat zoritxarrez, oraindik gaizki ohitzea da umea lepotan hartzea, goxatzea, gozatzea, musukatzea, laztantzea eta horixe, besterik gabe umea besoetan edukitzea. Gaizki ohitzea. Nire ustez, kontrakoa.

Batzuen ustez, askoren ustez oraindik, umeak mahaian jartzen zaiona xuxe-xuxen jaten duelako hazten da hainbeste, eta jaten ez duelako hazten da hain gutxi. Nire ustez, hazten ari delako jaten du hainbeste, eta ez delako hazten ari jaten du hain gutxi. Batzuen ustez, askoren ustez oraindik, umea jatera behartu egin behar da, eta beti tamaina berean jan behar du. Ez hartu kontuan hazten ari den, ez ote den ari, hortzak hazten ari zaizkion edo, besterik gabe, jateko gogorik duen ala ez. Ez, jan egin behar du, “bestela txiki geratuko zara”.

Batzuen ustez, askoren ustez oraindik, zigorra eraginkorra eta egokia da. Nire ustez ere zigorra eraginkorra da,  tortura eraginkorra den modu berean, baina ez da egokia, ez da etikoa, ez da justua, ez da beharrezkoa. Batzuen ustez zigorraren bidez ondo jokatzen erakusten da. [Ondo jokatze horrek zer esan nahi duen alde batera utzita], nire ustez zigorraren bidez ezkutuka jokatzen erakusten da, ez besterik.

Arazo handia dugu, arazo ikaragarria. Umeei ez diegu denborarik eskaintzen, ezin diegu denborarik eskaini, eta denborarik ez eskaintze hori justifikatu nahian sortzen ditugu arauak: lepotan ez hartu, bazkariak automatikoki eman, aurreneko aukera ikusten dugunean zigortu…. Umeen heziketa ahalik eta denbora gutxien eskainiz egiteko mekanismoak dira horiek, eta arau bihurtu ditugu, arau bilakatu dizkigute. Eta ez dakit konturatzen garen pertsonok, guztiok, adimen emozional bat dugula, jaiotzen garenetik hiltzen garen arte. Ez dakit konturatzen garen muxukatzea, besarkatzea, lepotan maite duzun hori edukitzea ondo ohitzea dela; umeak konfiantzan irabazten duela, eta horrela egingo dela askeago, independienteago. Dependentzia horrek, komunikazio horrek pertsona hobeagoak egingo dituela. Ez dakit konturatzen garen, baina errazena egiten ari gara, beti bezala. Arauak behar dira, diziplina behar da, baina batik bat, eta beste ezeren gainetik, dedikazioa eta maitasuna behar dute umeek.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s




%d bloggers like this: