Kaputxa batean azpian

26 03 2010

Zenbat gauza kaputxa baten azpian. Duintasuna. Pasioa. Askatasuna. Elkartasuna. Justizia eta berdintasuna. Bakea. Herria.

Duintasuna. Herri batek bere identitatearen alde erakutsitako duintasuna. Oztopoak oztopo, hildakoak hildako, gosea gaindi erakutsitako duintasuna.

Pasioa. Helburuak, estrategia eta taktika garrantzitsuak dira herri baten etorkizunean. Antolaketa beharrezkoa da, egia da soilik ondo antolatutako herriek lortzen dutela askatasuna. Baina pasiorik gabe ez dago ezer. Amets egin, amets hori pasioarekin bizi eta horren baitan jarri helburuak, estrategiak eta taktikak.

Askatasuna. Nahi duzun hori egin ahal izateko askatasuna. Nahi duzun hori izan ahal izateko asktasuna.

Elkartasuna. “Patakon, daukanari kendu eta ez daukanari emon”.

Justizia eta berdintasuna. Pertsonen arteko harreman justua bilatzen duen sistema. Zu eta ni, ni eta zu pareko egiten gaituena. Desberdin, baina pareko eskubideei dagokienez. Desberdin, baina pareko betebeharrei dagokienez.

Bakea. Bake justua. Inposizioan oinarritzen ez den bakea. Justizian oinarritutako bakea.

Herria. Identitate bat, hizkuntza bat, kultura bat. Ametsak, proiektuak, hausnarketak, borrokak eta adiskidantzak. Gozamena, jaia eta folklorea, lana eta auzolana. Herritarrak. Emakumeak eta gizonezkoak.

Herria, bakea, berdintasuna eta justizia, elkartasuna, askatasuna, pasioa, duintasuna. Zenbat gauza kaputxa baten azpian

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: