Menpeko kazetariak

23 03 2010

Pertsonak intimitatea gordetzeko duen eskubidea errespetatu; errugabetasun presuntzioa kontuan hartu; oinarri sendoak dituen informazioa bakarrik argitaratu; oinarririk gabe, pertsonaren duintasuna mindu dezakezun informaziorik ez argitaratu….; eta abar, eta abar. Printzipio horiek denak eta gehiago errespetatu behar ditu, berez, kazetariak; horretara behartzen du komunikabide bat, teorian, deontologia kodeak. Baina hemen, nonbait, ez dugu koderik, ez dugu etikarik, ez dugu zentzurik edota duintasunik. Hemen, nonbait, eta batik bat tartean ETA, ezker abertzalea eta Euskal Herrian daudenean, orduan denak balio du. Ikusi bestela Kataluniako suhiltzaileekin egin dutena.

Estatuak bere interesen arabera igorritako informazioa batere kontrastatu gabe bere horretan argitaratzen duen komunikabideak ez du errespeturik merezi; informazio horrek pertsonaren intimitatea, duintasuna eta morala urratzen dituenean; informazio horrek afektatuaren errugabetasun presuntzioa komuneko zulotik botatzen duenean; informazio hori interesatua eta oinarririk gabekoa denean, mingarria eta ez-morala denean, orduan informazio hori argitaratu duen kazetariak ez du ez eskubiderik, errespeturik, ez babesik, ez ezer merezi. Orduan, adierazpen askatasunak ez du baliorik.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: