Eliza

16 03 2010

Egiaren, ongiaren eta elkartasunaren gainean jarduten digu, sermoiak botatzen dizkigu eta zer egin behar dugun eta ezer ez esaten digu. Baloreak ezartzen dizkigu, etika zer den esango digu, zer ez den etikoa gogoraraziko, nola pentsatu behar dugun eta nola ez…. Baina Eliza fartsa bat da, Eliza engainu bat da eta pederastaz eta bortxatzaileez josita dago, gizartea bera bezala. Horraino ezer berririk ez.

Ulertzen ez dudana da ustez ezkertiarra eta aurrerakoia den gizakiak nola segitzen duen, tradizioaren izenean, “amarekiko errespetuaren” izenean, Elizari ameto egiten. Ulertzen ez dudana da nola ustez ezkertiarra eta aurrerakoia den eremuan nolatan daukan Elizak daukan indarra. Nolatan nagusi diren, eremu horretan ere, Elizatik ezkontzen den jendea, Elizak bataiatutako umeak eta komunioa egiten duten nerabeak. Ez dut ulertzen. Ez dut ulertzen nola barneratu ditugun Elizak berak ezarritako kodeak, baloreak, zigorrak, sariak, onespenak eta gaitzespenak, baita ustez ateoak, gorriak eta komunistak garenok ere, baita ustez Eliza ikusi ere egin nahi ez dugun guneetan ere. Ez dut ulertzen gure ikastolako gela batean bi nerabe bakarrik geratzea komunioa egin gabe; komunioa egiten ez duena egotea besteen begiradaren pean, baztertua, zokoratua. Ez dut ulertzen, baina saiatu behar dugu ulertzen, bestela ez diogu eta bueltarik emango.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s




%d bloggers like this: