Jon Anza

12 03 2010

Beldurra ematen du. Beldurra.

Demagun bertsio ofizialak egiten duen kronologia egia dela, ematen dituen datak egiazkoak direla. Jon apirilaren 18an desagertu zen Tolosan (Frantzia). Apirilaren 29an aurkitu zuten Tolosan bertan, bihotzeko baten sintomekin, galduta, orientaziorik gabe. Ospitalera eraman zuten, eta maiatzaren 11n hil egin zen. “Muerte natural”. Harrezkero Tolosako gorputegian egon da Jon Anzaren gorpua, eta handik 10 hilabetera, martxoaren 11n, identifikatu egin dute.

Beldurra, horixe ematen du bertsio horrek: beldurra. Nik ezin dut sinistu Frantziako Poliziak urtebetez ezin izan duenik lokalizatu gorputegi batean hilik dagoen gorpu bat, non eta justu desagerketa gertatu zen hiri berean; ezin dut sinistu Frantziako Poliziak ezin izan duenik lokalizatu desagertu bat, desagertu hori non eta Tolosa bertako ospitalean 13 egunez egon denean, “identifikatu gabe”. Zer esango dizuet ba: ezin dut sinistu.

Eta horregatik ematen dit beldurra. Azalpen ofiziala hori delako; azalpen ofiziala sinesgaitza eta ulertezina delako, baina ofiziala delako azken batean. Espainiako komunikabide guztiek eta Frantziakoek lau haizetara zabaldu duten azalpena. “Hau bukatu da” esaka ari den bertsio ofiziala delako.

Egin ahal izan dutenaren larritasuna hain erraz estaltzeak; Espainian, Frantzian eta Euskal Herrian bertan begiak zeinen erraz ixten ditugun ikusteak; egia zeinen garesti eta gezurra zeinen merke dagoen ikusteak; apirilaren 18tik apirilaren 29ra bitarteko tarte horretan gertatu ahal izan zenak; beste edozein egun tartetan gertatu ahal denak…. Beldurra ematen du. Beldurra.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s




%d bloggers like this: