Martxoak 11 hartan

11 03 2010

2004ko martxoak 11. Horrelako datak ez dira ahazten, gogoan izaten dira. Ni etxean nintzen, neska-lagunak deitu zidanean eta Madrilen atentatu batean hildako mordoa izan zela esan zidanean. “Ba, islamistak”, esan nion. Aitortu behar dut ondoren zalantza sortu zitzaidala, ETA izan zitekeela pentsatzen ere jarri nintzela…. Arnaldo Otegi Mariano Ferrer-en programan atera zen arte. Historiara pasatu beharko luke Arnaldoren agerraldi horrek (2001eko Legebiltzarreko hauteskundeetan emaitza txarrak jaso ondoren egin zuen agerraldiarekin batera). Historiara.

Ez dakit konturatzen garen ze tamainatako pertsona, pentsalari eta politikariak ditugun inguruan. Batzuen maila izugarria da, eta horietako bat da Arnaldo. Komunikatzaile ona da, baina hori baino gehiago ere bada, askoz gehiago. Herri honetan sinisten du, herri honen alde guztia eman du, guztia. Loiolako prozesuak pott egin zuenean izan zuen jarrera, harrezkero izan duen jarrera eta diskrezioa, harrezkero ezker abertzalea kohesionatzeko egin duen lana (beste batzuekin batera, jakina) izugarria izan da, eta ez dakit konturatzen garen zenbaterainokoa. Jende hori miretsi egiten dut. Jende horren inteligentzia, sosegua, koherentzia, indarra, sendotasuna. Jende horren ilusioa, perspektiba, estrategiarako gaitasuna. Jende horren gertutasuna.

Egunen batean herri honek eskertu beharko lioke, eskertu beharko lieke egin duen eta egin duten guztia, ematen ari den eta ematen ari diren guztia.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s




%d bloggers like this: