Iherarkiatik ‘redarkia’-ra

10 03 2010

Mundua aldatzen ari da, gizartea aldatzen ari da, komunikazioa aldatzen ari da, hartzailea bera ari da aldatzen. Eta hori oso-oso kontuan hartu beharko dugu, bestela tupust egingo dugu. Bestela, akabo.

Gure antolatzeko modua, gure lan egiteko modua, gure paradigma oso bertikala da. Oso. Goitik behera funtzionatzen dugu. Jartzen ditugu bitartekoak jendearekin harremanetan jartzeko, komunikazio bideak zabaltzen ditugu, baina betiko eskema bertikala da nagusi: arduradunak egiten ditu galderak, arduradunak erantzuten ditu galderok eta arduradunak hartzen ditu erabakiak. Eta hori aldatu beharra dago.

Natibo digitalak dira gizarte honen oinarri, eta gure pentsakera, lan egiteko modua, antolatzeko modua horretara egokitu behar dugu. Egitura iherarkikotik redarkia-ra pasatu behar dugu. Eman behar dugu pauso hori, bestela akabo. Pertsona da garrantzitsua, ez hainbeste egitura edo teknologia. Pertsona da daukagun kapital handiena, eta aprobetxatu behar dugu. Diziplina garrantzitsua da, baina garrantzitsuagoak dira intuizioa, pasioa, ekimena eta lan egiteko gogoa, eta ezaugarri horiek guztiak bilatu egin behar ditugu gure antolakundeetako langileetan, hor daudelako nonbait; ezaugarri horiek guztiak esplotatu egin behar ditugu, eta horretarako zintzoak izan behar dugu, gardenak. Gure artean intuizioa, ideiak eta pasioa dituztenei lekua egin behar diegu, ideiak eta proposamenak egiteko aukerak eman, eta saritu, errekonozitu. Ez dugu beldurrik izan behar gu baino jende hobea badela erakusteko, arduradunak ez du bere burua, bere estatusa babestu behar beste ezeren gainetik.

Egitura iherarkiko batean ez da sumatzen ideia zeinena den, ideia ze buru argiri okurritu zaion. Beti goitik behera dator ideia, ideiaren lanketa eta plangintza osoa. Baina ez da hori bidea, nire ustez. Gutxien espero dugun lankide horrek izan ditzake ideia onenak, planteamentu onenak, eta aukera horiek plazaratzeko aukera eman behar zaio, zintzo eta garden.

Honekin ez dut esan nahi egiturarik behar ez denik, arduradunik behar ez denik. Baina arduradun-menpeko harremanak askoz ere gardenago, lausoago izan behar du, eta behar izanez gero aldakorrago. Horrek beldurra ematen duela? Norbere estatusa arriskuan jartzen dela? Bai, baina esandakoa: mundua aldatzen ari da, gizartea aldatzen ari da, azkar gainera. Eta guk ere azkar aldatzeko gaitasuna izan behar dugu. Bestela tupust egingo dugu. Bestela, akabo.

Advertisements

Ekintzak

Information

2 responses

11 03 2010
felix

Egia da, gizartea aldatzen ari da baina egitura bertikalak hor segitzen dute, tente, azken aldi honetan ezaguna egiten ari den redarkiari paso eman gabe. Izan ere, iherarkia horiek emango dute aukeraren bat beste egitura horizantal horiekin elkarrekin aritzeko? Zalantzak ditut. Gizartea aldatzen ari da, bai, baina egitura iherarkiko hiriek ezikusiarena egiten ari dira. Oraingoz.

11 03 2010
ibanarregi

Bai, nik ere zalantzak ditut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s




%d bloggers like this: