Guardia Zibila Martin Ugalden

9 03 2010

Martxoak 9, 14:00ak pasatxo. Gaur ere hemen izan dira, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean. Kontrolen bat, akaso; edo denbora pasa, beharbada. Baina gaur ere hemen izan dira, nabarmen, ondo ikusteko moduan. “Acto de presencia”.

2009ko uztailaren 29an ere hemen izan ziren, Gaztesarea-ren kontrako operazioa zen orduan arrazoia. Egun osoa eman zuten, egun osoa aurpegira barre egiten, egun osoa “hemen gaude gu” esaten. Hurrengo egunean zer etorri zen jakina da: Egunkariaren kontrako epaiketarekin aurrera jarraitzeko erabakia.

Guardia Zibila errepresioa da, indarra da, boterea da, boterekeria da; baina Guardia Zibila, batik bat eta beste ezeren gainetik, Estatua da. Horrexek egin du gaur ere “acto de presencia” Martin Ugalden: Estatuaren botereak.

Eta Egunkaria auziko sententzia iristear da.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s




%d bloggers like this: