Emakumeak

8 03 2010

Emakumeen artean bizi naiz, eta uste dut pixka bat ezagutzen ditudala. Koadrilan emakumeekin ibili izan naiz askotan, emakume bat maite izan dut eta maite dut ezeren gainetik, eta orain beste bi emakume ere badira etxeko nire printzesak, hauek ere ezeren gainetik maite ditudanak.  Emakumeen artean lan egiten dut, eta uste dut pixka bat ezagutzen ditudala, bai.

Hezkuntza izango da, edo hezkuntzatik haratago doan zerbait; zerikusirik izango du seguruenez urtetan jasan duten errepresioarekin, zerikusirik izango du oraindik ere jasaten duten diskriminazioarekin, zapalkuntzarekin eta biolentziarekin; ez dakit horregatik den edo zergatik den, baina, oro har, eta salbuespenak salbuespen, emakumeak irekiagoak dira, sentsibilitate handiagoa daukate, zabalagoak dira ikuspegi aldetik, aurrerakoiagoak, ezkertiarragoak, libreagoak pentsakeran, samurragoak, maitakorragoak, zuzenagoak, justuagoak. Emakumeak, oro har, eta salbuespenak salbuespen, sakonagoak dira, konplikatuagoak baina zuzenagoak, arazoei aurrez aurre eusten dietenak, ihes egiten ez dutenak.

Gaur martxoaren 8a delako idatzi dut hau, baina urte osoan lan egin behar dugu emakumeen eskubideen alde. Ez haiengatik bakarrik, baita guregatik ere. Emakumea izango da egunen batean, inor izatekotan, mundu hau justuago egingo duena, mundu hau parekideago egingo duena, mundu hau gerratik libratuko duena. Gizonezkook lagundu egin beharko dugu, jakina, gure erruagatik delako mundu hau, salbuespenak salbuespen,  hain injustua, hain baztertzailea eta hain gerrazalea. Baina emakumeak lideratu beharko du, baten batek lideratzekotan, borroka hori, emakumeak lideratu beharko du jendartea, mundua justuagoa izatea nahi badugu behintzat. Ez da kasualitatea ‘Ahotsak’ ekimena emakumeek sortu izana.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: