Soto-tik bueltan

5 03 2010

Rubalcabari, Lopezi, Basagoitiri, haiei hauspoa ematen diezuen guztiei. Sakabanaketa sustatu eta babestu zenuten PNVkoei, haiei babesa eman zenioten guztiei. Zuri:

Gatazka politikoa ukatuko duzue. Gatazka militarrik ez dagoela esango duzue. Ahoa bete hortz jardungo duzue terrorista gora eta terrorista behera. Baina gatazkaren parametroetan aritu zarete, aritzen zarete. Gerra da zuen paradigma, zuen jokamoldearen ardatza, oinarria. Horregatik dauzkazue gerra-gatibuak dauzkazuen moduan. Horregatik da etengabekoa presoekiko daukazuen jarrera, presoekin darabilzuen politika.

Edozertara ohitzen gara, baina ezin gaitezke isildu; ez dugu isildu behar. Hamar orduko bidea 40 minutuko bisita bat izateko. Maite duzun hori ezin ukitu, ezin besarkatu, ezin laztandu, ezin musukatu. Bakardadea, beldurra, babesgabetasuna. Hotza, etsipena, hotzikara. Amorrua, nazka, ezinegona, bortizkeria. Horixe da zuen espetxe politika.

Astakeria da euskal presoekin, senideekin, lagunekin, euskal gizartearekin egiten ari zaretena. Astakeria. Badakizue jarrera politikoa dela, ez daukala zerikusirik bergizarteratzearekin; badakizue ez garela ari delituen zigorraz, justiziaz. Hori da zuen paradigma, zuen jokamoldea, zuen jarrera. Horixe da, hain justu, eta besterik esaten baduzue ere, zuen ekintzekin erakusten duzuena: gatazka politikoa dugula eskuartean eta presoak, zuen gerra-gatibuak, txanpon truke moduan erabiltzen ari zaretela. Horixe da, gehienbat eta beste ezeren gainetik, hemen dugun terrorismo handiena; boterea terrorea, beldurra, nazka eta amorrua sustatzeko erabiltzen duen jarrera politikoa.

p.d. Xabier Etxeberria ‘Txapi’-rekin Soton 40 minutu pasatu eta gero, kristalak eutsi ezin dituen maitasuna eta laguntasuna jaso ondoren bat batean burura etorritako hitzak; astero-astero milaka senide eta lagunek sentitzen duten sentimentu horren antzeko zerbait.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s




%d bloggers like this: