Gero arte, Txaparro

3 03 2010

Gure eskualdean, Urola Kostan, euskarazko beste aldizkari batek esan digu agur: Zarauzko ‘Txaparro’ aldizkariak (ikus Urola Kostako Hitza). Beste herri aldizkari batek esan digu “gero arte”, noizbait itzuliko den esperantzan. Baina inpresioa daukat ez dela berriz itzuliko. Duela urtebete pasa Azkoitiko ‘Maxixatzen’ aldizkariak ere “gero arte” esan zigun, argitaratzeari utzi eta bueltatuko zela esan zigun. Baina oraindik ez da bueltatu, eta ez dakit bueltatuko den ere. Nahiko nuke, baina ez dakit.

Halakoetan, ohikoa denez, udalei, Diputazioari, Jaurlaritzari…. egozten diegu errua. Eta ez dute arrazoi faltarik izango, seguru ezetz. Euskal Herriko hainbat udal, erakunde eta alderdi politikok (EAJk, batik bat, baina baita EAk eta ezker abertzaleak ere batzuetan), ez dituzte estrategiko jo euskarazko herri komunikabideak, eta horrek eragina izan du, horregatik ere badira ahulak euskarazko komunikabideak. Baina ez horregatik bakarrik.

Komunikabide guztien moduan, arazo nagusia da publizitate gutxiago erakartzen dugula, harpidedun eta irakurle gutxiago erakartzen dugula euskaraz ere. Baina arazo nagusi-nagusia da herri proiektu izaera galtzen ari garela, proiektu profesional huts bilakatzen ari garela. Eta arazo nagusi-nagusi-nagusia da ez garela gai herri mugimendu bat aktibatzeko ‘Txaparro’ edo ‘Maxixatzen’ desagertzear direnean. arazo nagusiena da jendea azkar ohitzen dela hutsunera, eta jendea ez dagoela prest herri honek hain beharrezko dituen euskal komunikabideak  burujabeak (edo ikastolak, edo euskara elkarteak….) sortzeko, sustatzeko, finantziatzeko, bizitzeko. Hori da arazo nagusia.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s




%d bloggers like this: